Albistea entzun

HITZ BESTE

Peskizan

Anjel Lertxundi -

2017ko urtarrilak 8

Astean bizpahirutan joaten naizen liburu-dendan bi pertsona erregetarako zer erosi asmatu ezinik. Batak besteari, liburu bat apaletik hartu eta gero: «Eraman hau, irakurtzen uzten da» (sic, gaztelaniazko «se deja leer» esapidearen ordainetan). Liburuak egin behar du, nonbait, ahalegina, eta ez irakurleak; liburuak abandonatu behar ditu bere nortasuna eta bere funtzioa irakurlea erakartzeko. Beren anbizio falta aseko duten liburu anbizio gabeen bila dabiltza. Halako testu batek korritu egin behar du, irakurlearen morroi izan, autonomia galdu. Kanta erotiko ezaguneko pertsonaiak medikuari eskatzen dion bezala, «pixkatxo bat beherago señor dotore» egin behar luke liburu batek.

Haurren sekziora pasatu naiz biloba bati opari egiteko. Bikote bat dago bertan irakurgai bat aukeratzeko peskizan. Emakumeak liburu bat hartu du apaletik eta bikotekideari erakutsi dio. Gizonezkoak, buruarekin muzin eginez: «Hori ez al da neskentzat?».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...