Angel Erro.
JIRA

Egonkorra

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zailena da ohartzea. Lehenago zerbaitek hor kirrinka egin arren. Hizkera neoliberalak, guztiari irizpide ekonomikoak aplikatzeko joerak, hain gaitu kolonizaturik eta horrelakoetara ohiturik. Adinean gora noanez, eta baita Zeitgeist-i jarraitzen diodanez ere, albistegien ondoko eguraldiaren iragarpen geroz eta luzeagoa ikusi ohi dut, telebistako katea aldatu gabe. Aurrekoan, azkenaldiko eguraldi txarrari (uler bedi, euritsuari) amaiera emanen zion bost eguneko aldiari aurkezleak «eguraldi egonkorra» deitu zion, argi eta garbi «eguraldi ona» (eguzkitsua, uler bedi) adierazi nahian, aurreko egunetan eguraldia bere euri egitean egonkor agertua baitzen zeharo.

Ez dut baztertzen puntalakurloegi aritzea. Halere, ezerk ez dit kenduko indar ekonomikoek beren baloreak ezarri dizkigutela argi eta garbi (gobernu bat erori, beste bat erori, eta ekar dezakeen zaharberritze onurari gabe, hedabide guztiak merkatuek zer dioten, burtsek nola erantzuten duten, hasten dira), egonkortasuna bezalako terminoak guztiz kutsatzeraino, eta egonkortasun presupuestarioa bezalakoak, besterik gabe, baikortzat hartuz. Garai egonkorrak gatazka eta bidegabekeriaz josita egon daitezke, eta baita euri zaparradaz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.