Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Udazkeneko eszenak

2016ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Chautebriandek Beste munduko memoriak liburuan, hostoen erorketa gure urteen erorketarekin eta kemenen ihartze-prozesuarekin konparatu eta gero: «Udazkeneko eszenek halako iradokizun moral bat dute». Hego-haizearen kolpeak han-hemen, orbelaren zurrumurru etengabea hara eta hona. Gure asmo onak bezala erortzen dira hostoak, gure asmo onak bezala herdoiltzen dira haien kolore biziak, eta orbela gure kale eta parkeetan barreiatzen den bezala barreiatzen zaizkigu bulkadak eta ametsak, gure bizitzaren ubideetako saretak itsutzeraino.

Egunotako eguraldiarekin mimetizaturik, logikak dio euskararen aldeko atzoko promes, aldarri eta borondate on askoren oihartzunak ere haizeak ekarri bezala eramango dituela haizeak, halako datek soinean izaten duten farfailaren zurrumurrua laster itzaliko dela egunen joaneko airean. Logikak hala dio, eta urte osoa daukagu berriro logikari eta kontrako haizeei kontra egiten segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.