Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lexiko familiarra

2016ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Zabor-poltsa bakoitzean zer bota ikasi genuen, eta errealitate berriek izena ere berria demandatzen baitute, zabor nagusiari —organikoenari— txerri-jana deitzen diogu, ez gara orijinalak. Beste bati, paper-festa. Plexiglaxa plastikoenari. Hurrengoari, txurruta, botilena baita. Zabor sailkagaitzen poltsak ez zeukan izenik, harik eta lehen biloba jaio-berritan haren pixoihalak bertara botatzen hasi ginen arte, eta ordutik, jostailuen poltsa eufemismoarekin leuntzen dugu natural-naturala dena.

Gurean zirkilua da traste zaharren gela; ozta-ozta entzundako putza rifiria da ateratzen duen hotsarengatik; arrepentinetara eramatearekin egiten diegu mehatxu umemokoei; pipi-hotsa da larru-jotzea, auzo batzuen oheak ateratzen zuen soinuarengatik...

Eta esango ez ditudanak: intimitatea are intimoagoa egiten du hiztegi lexiko propio batek, eta zer nolako hiztegia osatuko genukeen Natalia Ginzburg-ek aipatu lexiko familiarrak bilduko bagenitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.