Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Herriko plazan

2017ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Autoa obra baten aurrean aparkatu eta leihoa zabaldu dut. Ez da lehen aldia: erretiratu pribilegiatua naiz leihotik begira. Garabiaren, kamioien, obra bateko hots ohikoen artean apenas entzuten da langileenik. Gogotik egiten dute lan, ez dira askorik entretenitzen.Laster, etenaldia egin dute goiz erdiko mokadutxoa jateko. Fisiko iharrarengatik eta aurpegi beltzaranarengatik, atzerritarrak dira. Seguru asko, portugesak. Bizi-bizi hasi dira hizketan, baina ezin entzun zertaz ari diren: aspaldi galdu nuen nire belarriek entzuten dutenaz fidatzeko inozentzia, baina imajinatu dut Trás-os-Monteseko portuges itxian ari direla. Halako batean, langileetako batek ostikoa jo dio aireari, agian bezperan telebistaz ikusitako partidaren bat dutelako hizpide. Edo politikaz ari dira. Soldatei buruz. Futbolista ona omen datorren semeetako batez.

Atsedena bukatu zaie, lanera itzuli dira. Isilik. Herriko plaza zuten hizkuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.