Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gogoratzen

2017ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Gela erdi ilunpetan dago. Butaka bat leihoaren ondoan, eta bertan, emakume bat begirada galduta. Galdua du irribarrea ere, lañotasunarenlinboan. Gizaseme bat agertu da yogur bat eskuan duela eta, makurturik, ematen hasi zaio goilaretxo batez. Atearen hotsa. Argia piztu da eta mutil gazte lerden bat agertu da maletatxo beltz batekin. Musu eman dio emakumeari, kolpetxo bat bizkarrean gizonari: «Aita, noiz hartu behar duzu laguntzaile bat? Zoaz kalera, neu geldituko naiz. Zer egiten duzu egun osoan hemen sartuta alferrik?». «Gogoratu, horixe egiten diat, gogoratu», pentsatu du gizonak, baina ez du ezer esan. «Gogoratu hire amak nik baino hobeto gordetzen zituenak, gogora ekarri hire ama ahazten joan den guztia. Ez, gogoratzea ez diat alferrikako lana, hire ama zaintzeko indarra biltzea baizik!».

Aitaren barne-hizketak iraun duen bitartean, semeak maleta beltza zabaldu du. Eskuko ordenagailu bat atera du bertatik. Lanean hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.