Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

'Inutila'

2014ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako kontsultaren triska hasi zenetik une nagusi gehienetan bezala, Espainiako Gobernua eta El País bat etorri ziren igandean ere: katalanen kontsulta inutila izango omen zen. Errealitatetik urrutien dagoen adjektiboa da, igandean gertatu zena laburbiltzeko hitzik alferrikakoena. Ez du tranpa egiteko ere balio. Datozen egun eta hilabeteetan ikusiko dugu.

Baina datozen egunen eta hilabeteen zain egon gabe ere: ez duzu hutsaren hurrengoa izan nahi, nekatuta zauzkate bazterketak, isiltasun behartuak, beti meneko eta beti esaneko izateak, zurekin pareko eta zure berdina izan behar lukeenaren umilazio etengabea jasan beharrak. Eta protesta egiten duzu. Lehenik eta behin, zeure buruarekin adiskidetzeko, ahotsa duzula zuk zeuk entzuteko. Zure buruari duintasuna opa eta, behingoagatik, horren pozaren betea barruan sentitu eta kanpora hauspotzeko.

Horregatik bakarrik balitz ere, ez zuen deus inutiletik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.