Fabrika baten aurretik pasatzerakoan, eskuarekin seinalatu dizu eraikina: hori da nire fabrika. Neurri jakin bateko alkandora eskatu duzu denda multinazional batean, eta saltzaileak: XLa bukatu zait. Jatetxe jendetsu batean eseri orduko, zerbitzariak: berdura freskoen menestra daukat. Nire, zait, daukat. Egingo zenuke —zierto dakizu!— lehen pertsonan ari zaizun hori ez dela fabrikaren, arropa-dendaren, jatetxearen jabea, baina hala balitz bezala ari zaizu, nahiz agian ez dituen hilean seiehun euro irabazten, nahiz agian hilabeterako hartu zuten eta gaur bertan botako duten.
Nire, zait, daukat. Hizkerak adierazten duen apropiazio hori alienazioaren arrakala linguistikotzat jotzen du soziologiak, eta euskarazko jardunean ere sartu zaigu dendetan-eta, euskal usadiozko gure fabrika edo ez daukagu aringarriak-edo baztertuz. Bat dela eta bestea dela, gero eta zailagoa jartzen ari zaigu garai berriotako alienazioaren disimulua.

HITZ BESTE
Disimulatu ezina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu