Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Testuinguruaz

2017ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Badira umetan ikasitako hitz batzuk kaskezurrean itsatsita geratzen direnak, nahiz ez jakin zehazki zer izendatzen duten. Hitzaz jabetzen gara, agian ez esanahiaz. Jengibre eta ziklamena ditut gogoan. Pertzepzio gandutua nuen esan nahi zutenaz: tartak egiteko erabiltzen zuten jengibrea, gozoa behar zuen; ziklamenek balkoiak edertzen zituzten, seguru loreak zirela. Tankeratsu gertatu zitzaidan altramuz izeneko fruitu lehorrarekin. Txikitako ipuin batean badoa gizon lander bat altramuzak jaten eta lanturuka: «munduan ez dago ni baino pobreagorik, ez dauzkat altramuzak baino jateko». Hartan, bera baino are gizon landerrago bat ikusten du berak botatako altramuz-azalak zupatzen. Jaki bat, azalak... Hitz estrainio ikasi berri bati esker mundu-ikuskera bat, gu baino okerrago bizi direnenganako begirunea, jasotzen ari nintzen.

Umeen testuetan dena mamur-mamur eginda emateko seta, hizkuntz senaren eta lorpenen etsai triste abailgarri hori....
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.