Artzeren poema berriak, oholtzara eramanak
Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek Nola belztu behar zuria poesia eta musika emanaldia estreinatuko dute maiatzaren 3an, 22:00etan, Usurbilgo Sutegi auditoriumean. Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar, 2013) liburuetako poemak ditu oinarri ikuskizunak. Zazpi poema kanta gisa moldatuta emango dituzte, eta beste hogei errezitatuta. Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz atondu dute emanaldia Bide Ertzean-ek, Guillanek eta Sarasolak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.