Beñat Axiari, hiruko formatuan

Bi kontzertu emango ditu kantari eta perkusio jotzaileak asteburu honetan: Zarautzen eta Urretxun

Beñat Axiari perkusioa jotzen. DONOSTIA KULTURA.
Erredakzioa
2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Beñat Axiari Gipuzkoan izango da gaur eta bihar bi kontzertu emateko. Zarautzen joko du gaur, Iñurritza auzoko Yubio jatetxearen kanpoan. Urretxun emango du biharko kontzertua, Santa Barbara aterpetxean.

Hiruko formatuan ariko da Urria folk talde apurtzaileko kide ohia, Julen Axiarirekin (perkusioa eta ahotsa) eta Michel Queilerekin batera (teklatua). Urretxuko kontzertua Joseba Irazoki beratarrak irekiko du. Emanaldiaren ostean taldeetako kideek disko jartzaile lanak egingo dituzte.

Kalegorrian elkarteak hilabete honetarako eta uztailerako antolaturiko musika zikloaren barruan joko du Axiarik. 20:30ean hasiko dira bi emanaldiak, eta doakoa izango da sarrera. Dena den, musika ziklo osorako abonamendua erosteko aukera dago, hamar euroan. Eguneko laguntza txartelak ere eskura daitezke: hiru eurotan Zarautzen, eta bost euroren truke Urretxun (aterpetxerako autobusa barne).

Zarauzko zikloaren lehenengo kontzertua da Axiarirena. Urretxukoa joan den astean hasi zen. Gaur zortzi, emanaldi gehiago izango dira: Arrutiko Intxaurrak, Mor More eta Low Riders arituko dira Zarautzen, eta Klak!son eta Belako Urretxun.

BEÑAT AXIARI

Gaur. Zarauzko Iñurritza auzoan, Yubio jatetxearen atarian; 20:30ean.

Bihar. Urretxuko Santa Barbara aterpetxean; 20:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.