Noiz sortua: 2011-12-07 00:30:00

Txerri birtual bikotea Irisarrin

Bertrand Dezoteuxek 3D teknika erabiliz sortutako 'Txerri' film laburra aurkeztuko du gaur, Baionan
Irudian, Bertrand Dezoteuxek egindako <em>Zaldiaren Orena</em> lehen film laburraren grabazio lanak.
Irudian, Bertrand Dezoteuxek egindako Zaldiaren Orena lehen film laburraren grabazio lanak. BERRIA

Ainhoa Arano -

2011ko abenduak 7
Irisarriko (Nafarroa Beherea) herritarrak lasai daude solasean, ostatuko terrazan. Eguzkia, oporren usain goxoa, udako ilunabar eztia… bi txerri agertu diren arte. Basakeriaz, herria hankaz gora jarriko dute. Hala abiatzen da Bertrand Dezoteuxeren (Baiona, 1982) azkeneko film laburra, Txerria izenekoa. Gaur aurkeztuko du, eta erakusketa moduan ikusgai egongo da urtarrilaren 15era bitartean Baionako Le Carré aretoan. Filmean, Irisarrira heltzen den txerri bikote baten istorioa kontatzen da, 3D teknika berritzailearekin jostatuz. Ibilbidean, animalia birtualek herria eta tokiko kultura ezagutuko dituzte: musika, kantua, dantza, ehiztariak, harategia, pilota eta abar.

Filma grabatzerakoan herritarren laguntza izan zuen Dezoteuxek. Txerriak, ordea, hiru dimentsioko irudiekin sortuak dira. Animaliak ordenagailuz modelizatu eta animatu ditu, eta halako psikologia bat gehitzen saiatu da, euren begirada irakurtzen. Inbaditzaile jostagarri eta beldurgarri bihurtuko da bideoan euskal baserrietako animalia sinbolikoa.

Bertrand Dezoteux Euskal kultur erakundeak antolatutako Hogei'ta 2011 ekimeneko hautagaia da; Nader Koochakirekin (Donostia, 1983) batera. Hor irabazitako bekari esker sortu du baionarrak Txerri artelana.

'TXERRI' ERAKUSKETA

Noiz. Gaur hasi, eta urtarrilaren 15a bitartean.

Non. 'Le Carré' gelan, Baiona.

Albiste gehiago

Martxoaren 29an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 7.773 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 350 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.528 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Iruñeko kaleak, hutsik. ©Iñigo Uriz / Foku

Tapiak dio dekretuak «zirrikituren bat» uzten duela enpresak irekita mantentzeko

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, eta Confebaskek «buruarinkeriaz» jokatzea egotzi dio gobernuari.

Kaleak hutsik atzo, igandez. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Espainiako Gobernuak 24 orduko luzapena eman die enpresei, itxialdira egokitzeko

Jon O. Urain

Sanchezen gobernuak igande gauez argitaratu du funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko dekretua. 25 sektore zerrendatu ditu.

Ertzaintzaren atxiloketa bat Bilboko San Frantzisko auzoan, alarma egoeran

SOS Arrazakeriak salatu du Ertzaintzak «gehiegikeria areagotu» duela konfinamenduan

Berria

Elkarteak aipaturiko lekukoen arabera, poliziek buruko gaitz bat duen gazte bat «indarkeriaz» atxilotu dute Bilboko San Frantzisko auzoan, eta haren ama ere «jo» eta preso eraman dute. Ertzaintza agente horien jarrera ikertzen ari da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna