Musika, sorginen museoan

'Barnekiak' ekitaldiko lehen saioa egingo dute gaur Zugarramurdin: Joseba Tapiak disko berria aurkeztuko du

Joseba Tapiak Tximela kapitainaren izarrak diskoa aurkeztuko du gaur, Zugarramurdin. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Bi kontzertu eta musika-hitza ikuskizun bat. Hiru saio prestatu dituzte Barnekiak ekitaldiaren barruan, gaurtik aurrera, hamabostean behin, larunbatean taularatzeko. Hiru saioak Zugarramurdiko (Nafarroa) Sorginen Museoan egingo dituzte.

Gaur egingo du lehena Joseba Tapiak: Tximela kapitainaren izarrak diskoa aurkeztuko du, soinu txikia etxean utzita, gitarrarekin. Duesoko presondegitik (Espainia) Luis Rezola gudariak idatzitakoak erabili ditu; gatibuen sufrimenduari hitzak jarri zizkion Tximela kapitainak, eta horiei musika jarri die Tapiak.

Bigarren saioa otsailaren 8an egingo dute. Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak Txori Mugariak hitz eta musika saioa aurkeztuko dute. Bertsoa eta soinu esperimentazioa elkartzen dituzte ikuskizunean. «Irrati dokumental edo irrati performance» gisa deskribatu dute lana. «Iparraren ideia» azaldu nahi dute hitz, hots, erritmoak eta aldez aurretik grabatutako soinu eta elkarrizketak nahastuta.

Azken saioa otsailaren 22an egingo dute. Kataluniako Bolet Cosmic taldea arituko da. Zugarramurdin bizi den Carles Beldak, Albert Vilak, Xanti Oliverrek eta Kike Herrerok osatzen dute taldea, eta izarretako argazkiz lagunduta egiten dute musika.

MUSIKA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Sorginen Museoan, Zugarramurdin (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.