Soinuaren angelu guztiak

Akordeoia eta soinu jotzaileak omentzeko kontzertu bat egingo dute, Beñat Axiarik gidatuta

Erredakzioa
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Soinuari hauspo ematea eta Euskal Herrian izan eta diren soinu jotzaileei omenaldi egitea zen antolatzaileen asmoa. Horretarako, askatasun osoa eman diote Beñat Axiari abeslariari. Hark gonbidatu dituen musikariak agertuko dira gaur jendaurrean, Angelun (Lapurdi), eta Axiarik berak aurkeztuko ditu.

Philippe Ezkurrak zabalduko du jaialdia. Donibane Lohizunensortu zen, 1974. urtean, eta 9 urte zituenetik dabil soinua jotzen. Hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, entzuleek 2003. urtean Arrasateko nazioarteko lehiaketan emandakoa. Herri doinuez gain, Johann Sebastian Bach, Luciano Berio eta besteren piezak grabatu ditu. Askotan aritu da Axiari abeslariari laguntzen.

Jesus Aured arituko da ondoren, Gael Domenger dantzariarekin batera. Arbasoen oroimena aztertuko dute biek, Mahmud Darwish poeta palestinarraren olerkietan oinarrituta.

Jean-Christian Irigoien Galtxetaburu edo Galtxet izango da hurrengoa (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1963). Musikari diskretua da, Piermaria etxeko markako akordeoi zaharren zalea, eta antzerki musikal alai bat taularatuko du.

Emanaldia amaitzeko, euskal musika eta Afrikako Mandinga herriaren erritmoak aireratuko dituzte Maitena Duhaldek, Erika Davillardek eta Oittan Indartek, soinu txikiekin.

SOINU JAIALDIA

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Barojaren zalditegian, Angelun, Lapurdin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.