Iparraldeko euskal kantaldia

Kursaalean 'Baionatik Donostiara' kontzertua emango dute gaur, eta, besteak beste, han izango da Errobi taldea

Niko Etxart eta Anje Duhalde, iaz Euskalduna jauregian egin zuten Baionatik Bilbora jaialdian. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Donostia
2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Zurriolako hondartza iparraldeko euskal kantutegiko doinu ederrenen erakusleiho izango da gaur. Kantu bakoitzak gordetzen dituen sentimenduak Euskal Herriko iraganean bidaiatzeko modua dira, bihotz eta buruetan itsasitako une gogoangarriak berpizteko aukera. Baionatik Donostiara kontzertuak Ipar Euskal Herriko musikari eta abeslari sorta bilduko ditu Donostiako Kursaal aretoan. Errobi taldea —Anje Duhalde eta Mixel Ducau—, Niko Etxart, Erramun Martikorena, Maialen Errotabehere, Naia Robles eta Pantxoa Karrere abeslariek, besteak beste,Ipar Euskal Herriko kantagintzaren errealiate bizi eta zirraragarria hurbilduko dute. Iparraldeko kantariak bereziki garrantzitsuak izan dira euskal nortasuna sendotzeko, eta geroa ere euren abestietan agertuko da. Horregatik, Euskadi Irratiak eta Elkar argitaletxeak Iparraldea Kantuz kantaldia bultzatu dute. iaz ere, Bilboko Euskalduna jauregian Baionatik Bilbora emanaldia antolatu zuten. Iparraldeko kanta, doinu eta mezuak hegoaldean zabaltzea da asmoa, eta, noski, Ipar Euskal Herriko kantagintzaren historia helaraztea; 1412ko Bereterretxeren kantoria-tik abiatu, Errobiren Eperra -rekin hegan egin, eta gaur eguneraino. Sarrerak 15 eta 35 euro bitartean daude.

'BAIONATIK DONOSTIARA'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Donostiako Kursaal aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.