Albistea entzun

Bizkaiko Aldundiko sail ia guztiek aurten baino diru gehiago izango dute 2016an

Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak soilik jaitsi du aurrekontua.

Aurtengo zerga bilketa jaitsi izanak ez du murrizketarik eragingo

Arnaitz Lasarte -

2015eko urriak 30

Bizkaiko Foru Aldundiko sailek aurten baino diru gehiago gastatu ahal izango dute datorren urtean. Guztira, sailek 1.178,2 milioi izango dituzte gastatzeko, aurten baino %2,4 gehiago. Sailez sail aurrekontuei erreparatuta, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean bakarrik izango da jaitsiera (-%1). Gehiago edo gutxiago, gainontzeko sailetara bideratutako kopurua handitu egingo da iaztik.

2016. urterako kontuak azaltzeko agerraldia egin zuten atzo Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak, baina aurtengo arazoei buruz ere azalpenak eman behar izan zituzten. Izan ere, zerga bilketa espero baino makalago doa aurten Bizkaian —aurreikusi baino %3 gutxiago bildu dute oraingoz—, eta aurrekontua betetzerik ez da izango. Garrantzia kendu nahi izan zion Rementeriak, eta agindu zuen ez dela inolako murrizketarik egin beharko, sailek nekez gastatzen dutelako aurreikusia zutenaren guztia. Azaldu zuenez, urte amaieran aurrekontutik benetan gastatu den kopurua ez dela %100era iristen. Datorren urteko kontuei ere ez lieke eragin beharko; besteak beste, dirua aurreztuko dutelako zorraren interesetan.

2016an gastatzeko diru gehiago izango dela sailez sail sumatuko da. Aurten bezala, diputazioak gizarte ekintzara bideratuko du diru gehien: 472,5 milioi, aurten baino %2,7 gehiago. «Garrantzitsuena pertsonak dira; eguneko 1,3 milioi inbertituko ditugu herritarrei arreta eskaintzera», zehaztu du Rementeriak. Igoera handiena, hala ere, herri administrazioan izango da. 41,3 milioi euro jarriko dira horretan, aurten baino %11 gehiago.

Gainontzeko sailetan apalagoak izango dira igoerak; Ekonomia eta Lurralde Garapenera 245 milioi bideratuko dira, iaz baino %0,8 gehiago; Garraio eta Mugikortasunera, 155,7 milioi (+%2,4); Ogasunera, 58,4 milioi (+%6) ; Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailera 51,4 milioi (+%3,2); eta Euskara eta Kultura Sailera, 48,7 milioi (+%2,3). Jaitsiera bakarra Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean izango da. 105 milioi euro emango zaizkio sail horri, aurten baino %1 gutxiago.

Rementeriak eta Iruarrizagak zenbaki orokorrak jakinarazi zituzten atzo, baina sail bakoitzaren inguruko informazio xeheagoa diputatuek emango dute jendaurrean, azaroaren 4tik 10era. Batzar Nagusietarako bidea egingo du orain aurrekontu proiektuak. Ezusteko handirik ezean, ez du trabarik izango Rementeriaren aldundiak, PSEren babesa izango baitu.

Aurrekontu orokorra, gora

Bizkaiko aurrekontu orokorra 7.437 milioi eurokoa izango da 2016an, aurten baino %2,6 gehiago. Baina kopuru horretatik zati bat baino ez da bideratzen sailetara. Bestelako ordainketak egiteko erabiltzen da gainontzeko dirua. Datorren urtean, Espainiako Gobernuari kupoa ordaintzeko 380 milioi jarriko ditu aldundiak (-%6,8); Eusko Jaurlaritzari 4.609 milioi euroko ekarpena egingo dio (+%4,4), eta udalak finantzatzeko 824 milioi erabiliko ditu (+%1,5). Kopuru orokor horri kendu behar zaizkio langileen gastuak eta zorra ordaintzera bideratzen den dirua ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERND WUESTNECK / EFE

Ekialderako bidaia garestia

Iker Aranburu

Gas eta petrolioaren esportazioek inoiz baino diru sarrera handiagoak eman zizkioten iaz Errusiari, baina EBren zigorrak hasi dira iturri hori ixten. Errusiak erosle berriak aurkitu ditu bere erregaientzat, baina merke salduta.

Gaurtik aurrera, EBk debekatua du Errusiatik gasolioa inportatzea

I. Aranburu

Erreserbak handitu ditu Europak, baina horiek amaitzean gora egin beharko luke prezioak
Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko

Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...