garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Asmamena

2016ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Phelan and Collander enpresa iparamerikarrak plan handiak zituen bere produktuetako bat, mahai billarra, mundura heda zedin. Aberasbidea ikusten zion, eta aisiak tokia hartzeko promesa egina zuen gizartean, publiko zabalaren entretenigarri bihurtzeko aukera aparta. Baina baita ezinbestean gainditu beharreko eragozpena ere: billarreko bolak, garai hartan boli naturalez fabrikatuak, garestiegiak ziren (artean, elefanteak hiltzeari eta betortzak erauzteari ez zitzaion beste adjektiborik ezagutzen). 1860an lehiaketara deitu zuen enpresak, material berria proposatuko zuen asmatzailearentzat 10.000 dolarreko amua jarrita. Hitzordu hartarako espresuki, kanfor eta etanoletan disolbatutako zelulosa aurkeztu zuen John Wesley Hyattek, edo bestela esanda, zeluloidea. Ez zuen saririk eskuratu, baina zinemaren industriari fabore galanta egiteaz gainera, plastikoa asmatzeko lehen oinarria ezarri zuen koitaduak; gaur itsaso zabalean zabor kontinente bat osatzeraino eta espezie mordoa mehatxatzeraino oldartu zaigun material horren abiapuntua, hain zuzen ere.

Ondo erreparatuz gero, patroi berari jarraitzen diote asmazio guztiek: ingenioari loturiko historia bitxi bat, ezusteko karanbola antologiko bat eta, gerora, garapenaz madarikatzeko mila arrazoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.