Miren Amuriza.
BIRA

Ez daukazu ezer

2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Maiz jotzen dugu erreferentzia autobiografikoetara gertakari historikoez mintzo garenean: «Egun, negu, urte hartan hain lekutan lanean hasi berri nengoen, eta beste. Beharbada, zuotakoren batek ere oroituko du noizbait, 2018ko maiatzean (ETAk bere ibilbidea amaitutzat jo zuenean) estaturik barik zegoela; nazio mailako instituziorik, ofizialtasuna erdietsi zuen euskararik, autodeterminazio eskubiderik, identifikatzen zuen nortasun agiririk barik zegoela. Berri Txarrak-en Zaldi zauritua entzun eta entzun: «Ez daukazu ezer, mixto kaja bat eskuetan (...); ez daukazu ezer, naufrago izateko gidaliburu on bat (...); ez daukazu ezer, gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bildumaz gain. Ez dakizu ezer, enpatiaren barne-arkitekturaz gain, ez dakizu ezer (...).»

Horixe oroituko du, beharbada: irakurketa politikoei adina arreta eskaintzen ziela emozionalei; minkide hurrenekoekin enpatizatzen zuela (frankismoak, estatu terrorismoak, espetxe politikak kaltetutakoekin, esaterako) eta konprenitzen zituela, halaber, ideologikoki urrunago geratzen zitzaizkionen minak ere. Bazekiela, ordurako, lagun-laguntzat ez zituen guztiek ez zutela, nahitaez, arerio izan beharrik. Dudatsu zegoela: « (...) ez daukazu ezer, gauzak argi dituen orok pilatu duen zalantza bilduma; mugak argi dituen orok probatu duen liberdade suerte hori (...)». Baina baikor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.