Miren Amuriza.
BIRA

Inklusioa

2018ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Lan-munduarekin lotutako datu esanguratsuak zabaldu dira aurten ere Maiatzaren Lehenaren bueltan, aniztasun funtzionalen bat duten beharginei buruzkoak, esaterako. Espainiar estatuan, lautik batek baino ez ei dihardu lanean; aktibo dauden horien artean, aniztasun sentsorialak dituztenak gehiago dira aniztasun intelektualak dituztenak baino eta emakumezkoak gutxiengoa, kasu batzuetan zein besteetan. Estatu frantsesean, halaber, aniztasun funtzionalduna izatea omen beharginak diskriminatzeko motibo lehenetariko bat jatorriarekin, sexuarekin edota adinarekin batera (kasu askotan gurutzatzen dira faktoreotako bat baino gehiago ere).

Niri neuri, tamalez, atentzio gehiago ematen dit oraindik bulego, fabrika, komertzio, ikastetxe batean, gurpildun aulkiarekin dabilen behargin bat topatzeak, adibidez, ez topatzeak baino (tamalez diot, zer pentsatua ematen baitit hain ikuspegi murritza edukitzeak). Ondoriozta nezakeen, esaterako, nire, gure inguruan ez dagoela gehiengoaren abiaduran mugitzen edo komunikatzen ez den inor. Ordea, hala ez dela jakinik, kontrakoaz oroitu; gure ingurunea dela (lanekoa nola aisialdikoa), gehiengoaren funtzionamenduarekin bat egiten ez dutenentzako inklusiboa ez dena. Gure ingurune eraikia. Eraikia, beraz pentsatua (hobetoxeago edo okerxeago). Pentsatua, beraz birpentsatu, berrasmatu litekeena. Dezakeguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.