Albistea entzun

Gipuzkoako Aldundiak Bilduri leporatu dio 14 milioi euroko zuloa uztea

EH Bilduren ustez, «onartezina» da Olanoren gobernuaren salaketa: «Haiek blokeatu zituzten aurtengo aurrekontuak, iazkoak luzatuz»
Martin Garitano Markel Olanori aginte makila ematen, ekainean.
Martin Garitano Markel Olanori aginte makila ematen, ekainean. J.C. RUIZ/ ARP

Arnaitz Lasarte -

2015eko urriak 29

Gipuzkoako Aldundiak aurreko gobernuaren kudeaketa kritikatu du, 2016ko aurrekontuak onartzear dela —bihar onartuko dituzte—. Bilduren gobernuak 14 milioi euroko zuloa utzi duela salatu du Imanol Lasa bozeramaileak. Azaldu duenez, Gizarte Politiketako sailean 8,6 milioi euroko zuloa aurkitu dute, eta Lurraldebusen, 5,4 milioikoa. Olanoren gobernuak «arduragabetzat eta zintzotasunik gabekotzat» jo du Bilduren jarduna. Gobernu batek aurrekoari zuloa leporatzea ez da gauza berria. Duela lau urte, esaterako, Bilduk, diputaziora iritsi zenean, antzeko salaketa egin zuen aurreko gobernuaren aurka —EAJrena—. Orduan, zuloa 66 milioi eurorena zela jakinarazi zuen.

Aldundiaren salaketa «onartezina» dela dio EH Bilduk: «2014ko aurrekontua dago indarrean —758 milioi euro—, EAJk, PSEk eta PPk ez zutelako onartu 2015erako egindako proposamena —780 milioi—». Gainera, adierazi du «gezurra» dela zuloa dagoela: «Sarrera nahikoa dago hori eta gehiago ordaintzeko». Hala, EAJ-PSE bikoteari eskatu dio gauzatzeko aurreko gobernuak diseinatutako proiektuak.

Gizarte Politiketan sortutako defizita aurreko gobernuaren kudeaketa txarrarekin lotu du Markel Olanoren gobernuak. «Gastuak konprometitu dira aurrekontuetan diru atalik txertatu gabe», salatu du Lasak. Batzar Nagusietan informatu gabe, «pozoitutako herentzia» uztea egotzi dio Bilduri: «Erabakiak ez zituzten politikoki adostu, eta bideragarritasunaz ere ez ziren kezkatu. Beraz, benetan larria da».

Lurraldebusen kudeaketan ere jarri du arreta aldundiko bozeramaileak. Izan ere, «esleitutako garraio linea berriei» egotzi die zuloaren zati bat. Urtebeteko parte hartze prozesu baten ondoren, Bilduren gobernuak iaz aldaketak egin zituen autobus zerbitzuan; hainbat linea berri jarri zituen martxan, besteak beste —%36 handitu zuen aurrekontua—. Bada, aldundiak azaldu du linea horietako batzuek Gipuzkoako erabilerarik apalena dutela. «Garraio publikoa defizitarioa izan ohi da, baina, kasu honetan, diru galerak nabarmen gainditzen ditu arrazoizko mugak».

Lasaren esanetan, erabakiak parte-hartze prozesuetan oinarrituta hartu direla esateak ez du balio aitzakia gisa. «Gauza bat da eskaera bideragarri eta beharrezkoak gauzatzea, eta bestea baliabideak xahutzea». Gogora ekarri ditu aurrekontu parte hartzaileei lotuta aurreko foru gobernuak agindutako 20 milioi euroak ere. «Horiek ere ez daude inon jasota, ezta Bilduk berak egindako aurrekontu proposamenean ere».

813 milioiko aurrekontua

Aurreko gobernuaren «arduragabekeria» datorren urteko kontuen bidez konponduko dutela agindu du Lasak. Hau da, 2016ko aurrekontuetan izango dela dirua 2015eko gastuak estaltzeko. Lasak aurreratutakoaren arabera, 813 milioi euroko aurrekontua izango du aldundiak, iaz baino 42 milioi gehiago (%5,4).

Kopuru horren zatirik handiena, ia %47, politika sozialetara bideratuko da, adinekoen arretara, batez ere. Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako departamentuak, berriz, aurrekontuaren %10 hartuko du ia. Kudeaketa Planean jasotako lehentasunak beteko dituela nabarmendu du bozeramaileak: «Jarduera ekonomikoa bultzatzea, giza babeserako sistemari eutsi eta indartzea, eta Lurraldeko proiektu estrategikoak martxan jartzea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko
Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Luiz Inacio da Silva <em>Lula</em> Brasilgo presidentea eta Alberto Fernandez Argentinako presidentea Buenos Airesen. ©EFE

'Sur': diru komun berria Hego Amerikan

Iñaut Matauko Rada

Brasilek eta Argentinak, Hego Amerikako ekonomiarik indartsuenek, diru komun berri bat sortzeko bidea hasi dute aurten. Nahiz eta nazioarteko merkataritzan bakarrik erabiliko litzatekeen, galdera asko sortzen hasi dira gaiaren inguruan, Argentinaren egoera ekonomiko eta finantzario makalagatik batez ere.
Adegiko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. ©FOKU

Lehengaien eta energiaren prezio handiak dira Gipuzkoako enpresen kezka nagusi

Iñaut Matauko Rada

2023an Gipuzkoako ekonomia %0,5 eta %2 artean handituko dela aurreikusten du Adegik. Enpleguaren inguruko datuak pandemiaren aurrekoak baino hobeak direla gehitu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.