garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Berdintasuna

2016ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Ostaizka Aizpurua Arrieta zoologoa da, eta saguzar hatz-luzeaz franko dakien ikerlaria, abenduko Elhuyar aldizkarian irakurri dudanez. Hark bere gaian sakontzen jarraitu nahi luke, gogoz, bokazioz, eta ahal balitz ofizioz, eta aukera aproposaren bila, bekak arakatzen aritu zen. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru-laguntzak jo zituen begiz, eta protokoloak agintzen dituen proiektu, baimen eta agirien atzetik, elkarrizketarako hitzordua zehaztu zioten,kasuotan finkoa eta saihetsezina omen den urratsa, baita agindutako eguna berehaurraz erditzearekin bat etorriko bazen ere. Hala gertatuko balitz eta agertzerik ezbaleuka, akabo beka. Kexak ere, alferrik omen.

Aizpuruak berak prentsara igorritako idatzia ere bili-bolo zabaldu zela jakinik, pentsatu nahi nuke honezkero barkamena eskatu zaiola, eta konponbidea erraz aurkitu diotela aferari. Gainera, ebazpena bera ere aldatu egin dutela, bazterkeria kasuok ekidite alde. Pentsatu nahi nuke neu bakarra naizela desfasatua eta garaiz kanpo dabilena, mesanotxean pilatzen zaizkion aldizkariak berandu irakurtzearen erruz, eta ez Jaurlaritza. Zer pentsatu beharko nuke, bestela?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.