garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Toxikoak

2016ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Jende toxikoa zer den badakit. Nahi izatera, hamaika adibide eman ahal izango nituzke oraintxe, eta neke handirik hartu gabe, baina ez da kontua. Aktibo toxikoak aipatzen direnean, ordea, Societé Générale edo Deutsche Banken amiltzea azaldu behar eta halako gaztako berbalak ematen dizkigutenean, mofetarena egiten ari zaizkigula iruditzen zait: atzealdea erakutsi, bertan seko utziko gaituen laino biologikoa atera eta albait arinen ospa egin, buruz buru aritu behar izan gabe.

Europako banketxeen krisia dela eta, zentzuzko hitz bakarrak Nico Cuencari entzun nizkion, Euskadi Irratia piztua nuen batean. Bizpahiru esaldi soil aski izan zituen argitasun apur bat ekartzeko, eta Lehman Bro-thers enpresaren porrotak mundura zabaldutako psikosia gogorarazten digun kontzeptuaren atzean zer dagoen azaltzeko: Txina aldeko negozioei eta nagusiki petrolioari lotutako inbertsio kaxkarrak.

Inbertsio kaxkarrak, baina batez ere lizunak, esango nuke. Behingoz gainditu beharreko energia eredu zikin horren sustatzaile nagusi gu denok egiten gaituztelako. Baimenik eskatu gabe inbertitu duten dirua jendearen aurrezkiak, kontu korronteetako sosak edo zahartzarorako planak direlako, hain zuzen.

Beti kaka beraren bueltan aritu beharra ere, nola egin gaitezke intsumiso?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.