Albistea entzun

BIRA

Ardoa

Garbine Ubeda -

2016ko otsailak 24

Intriga handia sortu izan didate beti hipermerkatuetako ardandegian biltzen diren bezeroek —oro har, gizonezko, eta ez gazte—. Zu orgari tiraka eta presaka, gutizien kaletik igarotzean hartu behar ez zenukeena saskiratu duzulako zeure buruarekin eztabaidan, eta haiek ardo apalategien aurrean geldik, kasik hipnotizatuta, beharbada botilaren bat eskuan dutela, beharbada multzo batetik bestera dagoen aldea kalkulatu beharrean, denboraren haria eten izan balitz bezala. Zeri begiratzen ote diote, ordea? Emaztearekin sartzen ikusi dudan kopetiluna, esate batera, bere kabuz heldu da edari alkoholdunen txokora ala beste hark bidali ote du, batu eta erreparatu behar dituen produktuen bila lasaiago ibiltzearren? Lagunarteko afarira eraman nahiko lukeen ardoa hautatzen ari ote da? Zer irizpideri jarraitzen ote dio gero eta zabalagoa den aukera horretatik bat hobesteko? Zein da argi-kontran ikusi, usaindu eta dastatzearen ordaina ardo botilatuei dagokienez? Jatorria, fabrikatzailea, izena, graduazioa, prezioa, luparik gabe nekez irakur litezkeen lerro ziztrinak? Kode ezkutuak irakurtzen ote dakite?

Inkesta batek eman dit argia, eta sinplea da: ardo erosleen %80 etiketaren diseinuak harrapatzen ditu amuan. Ez gara, beraz, horren diferenteak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...