garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Laguntasuna

2016ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Bizimodua, gero eta gehiago, sare sozialen plazara begira antolatzen ari garen honetan, eta sozializatzeko molde horren legez edo ondorioz, gure emozioak klik hutsez adierazteko irudi-sistema praktikoa asmatu dugun honetan (like bezalakoez edo emojiez ari naiz), paradoxikoak egiten dira lantzean behin argitaratzen diren ikerketa datuak, sakonekoak edo arinagoak izan. Azken finean, gauza bat eta bera esatera datozelako: hartu-emanetarako langa fisikoak suntsitu izanagatik ere, bakardadeak, gizarteari aspaldian atera zitzaion pitzadura temati eta arriskutsu horrek, bere horretan dirauela. Ez duela konponbide handirik aurkitu, ezta teknologiek ahalbidetutako abaroan ere.

Lublingo unibertsitate katolikoan, Polonian, sare sozialetako erabiltzaileen bakardadea neurtzen aritu dira azken urteotan, bereziki, Facebooken aktibo diren emakume eta gizonena, Mark Zuckerbergen asmazioa laguntasunaren apologiatzat har litekeenez. Ikerketak dioena motz esanda: Facebookeko horman kontatzen diren intimitateak zuzenki proportzionalak omen zaizkio erabiltzaileak sentitzen duen bakardade sentipenari. Eta horrenbestez, zenbat eta isolatuago sentitu, orduan eta kontu pertsonalagoak aitortu.

Errukiak eta enpatiak, azkenerako, lagun gutxi duten seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.