garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Tabua

2016ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Jabetza intelektualaren gaineko egile eskubideak galdu berri ditu Hitlerren Mein Kampf-ek, eta haiekin batera, Alemanian berrargitaratzeko debekua. Hala, taburik handienaren aurrean biluzik geldituko diren beldurrez, edizio kritiko mardula plazaratu du Municheko Historia Garaikideko Institutuak: oharrez eta azalpenez jositako bi liburuki, «mitoa suntsitzeko eta haren gezurrak agerian uzteko ezinbestekoak».

Gorrotoaren apologia indargabetzera heldu omen den horrek, ordea, galdera andana utzi du airean, kezka ugari, eman zaion eta hartu duen dimentsioaz. Esaterako, zergatik apailatu den argitalpena ikerlarientzat, eta ez zaion publiko zabalari zuzendu, jatorrizko testua bigarren eskuko saltokietan eta interneten libreki dabilela kontuan hartuta. Ez ote den harrigarri xamarra eta kontraesan ikaragarria liburu bat editatzea, hain zuzen ere, bere mamia kondenatzeko. «Esaldi traketsez jositako idatzi kaxkar horrek gaur nazi izateko inortxo ere limurtuko ez lukeela jakinik», merezi ote zuen halako lanik. Hitlerren prosaren edizio kritikoak ez ote zituen psikiatrian, eskubidean, hizkuntzalaritzan edo soziologian aditu direnen oharrak historialarienak baino gehiago behar... Tabua eztabutzeko edo askatzeko asmoan, ez ote den are tabuago bihurtuko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.