garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Antza

2016ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Antzekotasun fisiologikoek, eta zenbaitetan portaerak berak, gizakia tximuekin senidetzera eraman zuten ikerlaria, dagoeneko aspalditxo dela. Pazientziaz armatutako behaketari azterketa sofistikatuagoek hartu zioten erreleboa, esaterako genetikak, eta tximinokeriez gainera, saguei edota zerriei parekatzeko arrazoiak aurkitu zitzaizkion homo sapiens-ari, erabilgarritasun egoistenaren ikuspegitik betiere (hilezkor nahia asetzea): saguek esperimentu kimikoak testatzeko balio digute geroztik, gure urratuak disimula ditzaketen konponbideak probatzeko; zerriek, berriz, ordezko bihotzak produzitzeko, transplanteetarako organoak fabrikatzeko.

Oraingoan bananek eman dute analogiarako aitzakia, zehazki, fruitu horasta horren azalak. Gure larruak hura baitirudi depilazioak erabateko arrakasta lortu zuenez geroztik. Biek ala biek prozesu bera erakusten dutelako zahartzean eta eguzki galdatan jartzean: orban ilunak ateratzen zaizkie, eta kurioski, enzima berberak eraginda, Tzu-En Lin kimikariak deskubritu duenez. Sen aparta emakume honena, alajaina, larruazaleko minbizia edo melanoma igurtzi hutsez detektatzeko teknika garatu baitu, konparaketa inozente horri esker.

Zer den inguru arruntenari ere begi interesatuz (eta goserik gabe) erreparatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.