garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Basoa

2015eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Askok egingo diote txalo Norvegiari, munduko estatu guztien artean lehena izan zelako basoen egoera aztertzen eta geroaz arduratzen. Egur ustiaketa neurrigabearen ondorioz, bazterrak ia soiltzeraino helduak ziren duela ehun urte, eta baliabide naturalik gabe gelditzeko zoriak beldurtuta, larrialdiko plana jarri zuten abian, lurralde osoko areak bereizi, bakoitzeko zuhaitzen hazkunde erritmoa ezagutu eta kopuruak kontrolatuz, epe luzeko jasangarritasuna helburu izango zuena. Mendea joan delarik, orduan baino hiru aldiz egur gehiago ematen omen du basoak, hartzen duen eremua urtero pittar bat hazteari utzi gabe, bide batez. Berotegi efektua sortzen duten gasen %60 garbitzen omen da horri esker.

Bada arrazoi horregatik beragatik txistu jotzen dionik ere. Turisten aburuz, esaterako, mendi eta fiordoen ikusgarritasuna kontenplatzea galarazten omen du, eta naturazaleek, helburu ekonomikoen izenean erreserba naturalak eta espazio babestuak %4ra murriztea leporatzen diote planari, zuhaitz mota batzuk hobestea, biodibertsitatea behar bezala ez zaintzea.

Nolanahi dela ere, berotze globalak ez ditu baso faltan harrapatu. Inguruotan, pinu gaixotu ziztrinak, eukaliptoaren mehatxua eta gaiari gogotik heldu nahi ez dion politika kaxkarra besterik ez dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.