garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Erreginak

2016ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Alemanian, emakume kargudunen zaleak dira antza, eta afizioa ondo antzeman dadin, festako erregina hautatuz goratzen dute harrotasun, ohore edota onura sorraraz dezakeen jardun oro, eskualde jakin baten mesederako izan nahiz nazio osoaren izenean izan.

Badute, esaterako, marrubiaren erregina, Saxonian. Badute, saltxitxa zuriarena, neurri jakin batzuetan sartzeko moduko ipurdia eta gustuko aurpegiera ez ezik, sektorea ondo ezagutzeko talentua ere behar izaten duena, Bavieran. Badute erregina bana, sagarra produzitzen duen eskualde bakoitzeko, arrosa landarea negozio bihurtu duten toki bakoitzeko eta mahastiak ustiatzen dituen eskualde bakoitzeko. Bada feriarik feria, gurpil panoramikoak eta karruselak promozionatzen dituen matriarkarik ere. Garagardoaren inperioak, berriz, azpi erreinuak ditu, eta emakume ugari koroatzen ditu —garagarrarena, lupuluarena, eskualdearen araberakoa...—, denen artetik bat eta bera, kultura tradizionalaren ikur nazional bilakatuko dena, hautatu aurretik. Ez ditzagun ahantz edertasun hutsaren ordezkariak, miss-ak, emakumearen balioak zirku bihurtzera datozenak.

Normala da. Hemen bezala han, jada haurtzarotik, neskato bat ikusi eta zein ederra den esatea besterik ez baitzaie bururatzen. Gizonei nahiz emakumeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.