BIRA

Hesigilea

Miren Amuriza -

2017ko otsailak 16
Behargin mexikar baten elkarrizketa irakurri berri dut: egunero igarotzen da Ciudad Juarezetik El Pasora muga-hesiaren eraikuntza lanetan aritzeko. Trump presidentziara iritsi orduko hasi ei zen beharrean; berak porlana jartzen du beste batzuek bost metroko metalezko zutabeak bertan finka ditzaten. «Lana lana da» dio, «berdin zait hesi hau edo apartamentu batzuk eraiki». Kazetariaren iruzkin (epai) oportunista ondoren: poltsikoak nazionalismoak baino gehiago pisatzen duelakoa. Erreportajean idatzi ez arren, akaso pentsatuko zuen behargin hura bere herrikideen hobia aitzurtzen ari zela, diruak berdinduko zizkiola kontzientziaren zuloak. Middle class europar orojakilearen ajeak zer diren...

Langileari erdi brometan esaten ei diote lagunek uzteko hesian beraiek pasatzeko zirrikituren bat; hark argi diotso kazetariari, horma gora-behera, mexikarrek muga zeharkatzen segituko dutela, igerian ere bai hala tokatuz gero. Erreportajeko argazkietako batean, fronterako kartela: lauki horia, igerilari baten irudia eta «ARRISKUA! Ez kanala zeharkatu. Zaindu zure bizitza. Pentsatu zure senideengan, zure zain daude». Zentral nuklear baten sarrerako afixa eta Gabonetako bonboi iragarki baten leloa izan zitezkeenen arteko konbinazio ondo neurtua, oinarrizko emozioak dardaraztekoa: beldurra gehi maitasuna. Xantaia emozionala ere ez al da biolentzia?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna