Miren Amuriza.
BIRA

Harrera

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Kartzelatik zein erbestetik bueltan etorritakoei laguntza ematen dihardu Harrera elkarteak 2012az geroztik; aholkularitza juridiko-administratiboa, Osasungintza Publikotik kanpo geratzen den asistentzia, lan-munduan sartzeko bitartekoak edota laguntza ekonomikoak eskaintzen dituzte.

Elkarteko kide bik atzo BERRIAn zioten legez, iritsi berriek arazo mordoarekin egiten dute topo etxera itzulitakoan, eta zailtasunak edukitzen dituzte egunerokotasunean kokatzeko. Eta zer da birgizarteratzea, ezpada eguneroko martxa berreskuratzea? Herriko plazako farolaren argitan bainoago, norbere sukaldeko fluoreszente keinukariaren gerizpean gertatzen denaren martxa, alegia.

Ordea, sukaldeko leihoari kanpotik begiratuta, nekez asma daiteke barruan dagoenaren, daudenen gabeziak zenbaterainokoak izan daitezkeen, eta horrexegatik da ezinbestekoa orain artean eremu pribatuan gorde beharrekotzat jo diren errealitate horiek azaleratzea (eremu pribatuaren eta publikoaren arteko banaketa desdibujatzeak, inoren intimitateak airatzearekin zerikusirik ez duela presente edukita, noski): itzuli berriei birgizarteratzen laguntzeko bezainbeste, behinola euretako bakoitzaren inguruan babes-sare sendoak ehundu zituzten, eta gaur egun, oraindik, sareoi eusten diharduten senide eta lagun anonimo horien denen ekarpena lehen lerrora ekarri eta elkar-zaintzaz hausnartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.