garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Larrutik

2016ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Normal xamarra baldin bazara —uler bedi normal, gehienen ohiturak jarraitzen dituenaren gisan—, goizean jaiki eta dutxara joko duzu. Burua xanpuz eta gorputza gelez garbitu ostean, krema potoari luzatuko diozu eskua, beharbada bati baino gehiagori, aurpegikoari behintzat, ia seguru. Gizonezkoa bazara, bizarra egin ostekoari. Haginlariak halako zaflakoa eman zizunetik, ahoko lanak ez dituzu inolaz ere ahanzten: dentrifiko mokordotxo bat eskuilari eman, eta ahoko hortz guztiak ondo igurtzi arte, ezin bainugelatik irten. Eta gaur, zer arraio, makillajeak ere tentatuko zaitu, orbanak disimulatzeko margo apur bat hemen, kolore hautsak han, arkatzez itzaltxo bat goraxeago, bikain. Desmakillatzeko produktuak agerian utzi dituzu. Badaezpada. Gauerako ahantzi egiten baita bestela. Gosariak ere eskatuko dizu arretarik. Eta bukatuta, kafesnearen katilu-koilarak, ogitan gurina zabaltzeko labana eta azpila, harraskara eraman, baxera garbitzekoaz apar pixka bat atera eta garbi utzi nahiko dituzu kaleko atea zabaldu aurretik.

Aluminiorik gabeko desodoranteak saltzen dituen kosmetika etxe britainiar batean, emakumeak goizetik hasi eta gau arte ukitzen dituen produktu kimikoak zenbatzea otu zitzaien... Ez duzu zifra jakin nahiko... Bostehun eta hamabi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.