Miren Amuriza.
BIRA

Edurnezuri

2018ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Jaio zen. Jarri zioten. Hil egin zen. Ezkondu zen. Zeukan, galdetzen zion: Da? Erantzuten zion: Zara. Hazi egin zen, zen. Galdetu zion: Da? Erantzun zion: Da. Sutu egin zen. Gorroto zuen. Deitu zion, esan zion: eraman, hil ezazu, ekarri. Eraman zuen. Errukitu egin zen, esan zion: Zoaz! Hil zuen. Atera zizkion, eraman zizkion.

Urrundu zen. Ikusi zuen, sartu zen. Zegoen: zen, zeuden, zeukaten. Eseri zen, jan zuen, edan zuen. Etzan zen, geratu zen. Iritsi ziren. Piztu zituzten, ikusi zuten. Utzi zioten. Esnatu zen. Zara? -galdetu zioten. Naiz, hiltzen saiatu da -erantzun zuen. Gera zaitez! -esan zioten- Zain dezakezu: kozinatu, atondu, garbitu, lisatu, josi... Geratu zen. Kozinatzen zizkien, atontzen zizkien, garbitzen zizkien, lisatzen zizkien, josten zizkien.

Uste zuen, galdetu zion: da? Erantzun zion: da. Sumindu zen. Otu zitzaion: pozoitu zuen, mozorrotu zen, abiatu zen. Iritsi zen. Jo zuen, zabaldu zion. Dakartzat -esan zion. Eman zion. Jan zuen. Zorabiatu zen. Joan zen, galdetu zion: da? Erantzun zion: zara.

Itzuli zirenean, aurkitu zuten. Jarri zuten. Pasatu zen, ikusi zituen, ikusi zuen. Da! -esan zuen. Makurtu zen, eman zion. Esnatu egin zen. Nago? Zara? -esan zuen. Naiz, ezkondu?-erantzun zion. Saltoka hasi ziren. Galdetu zion: da? Erantzun zion: da. Egin zuen.

Eraman zuen. Ezkondu ziren. Bizi izan ziren. Da, da, da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.