garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Esnatu

2015eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Kultura popularrari erreparatzea inoiz baino modakoagoa dugun honetan, zurrumurruak egia bihurtu direla argitu du Rolling Stone musika-aldizkari sonatuak: Frantzisko aita santuak rock disko bat plazaratu du, disko zerutiar eta biribila Wake Up izenburupean, eta gauzak ondo bidean, produktu izarra izan liteke munduko edozein bazter kontsumistatan, Gabonen usainean sakela oparoa zabaltzen hasten garenean; baita Durangoko Azokan ere, susmo guztien arabera.

Gregorianoari pop kutsua ematea ez baita batere nobedadea, rockaren arorik emankorrenera jo omen du gure pontifizeak, 70eko hamarkadara hain zuzen, bere diskurtso eta otoitzei doinu salgarriagoa emango dion inspirazioaren bila. «Arraioa, Pink Floyd dirudi», aipatu du Alemaniako Die Welt egunkariko kritikari batek —han dagoeneko kalean baita CDa—, lehen abestian, gitarra elektrikoaren bi minutu luzeko preludioa jasan behar dela deskubritu ostean. «Ahotsa, berriz, kasete ziztrin batean grabatu duela esango nuke, Vatikanoko garajean sartuta eta Fiat 500 autoa alboan duela».

Frantziskorena, beraz, ez da hil aurretik entzun beharreko ehun diskoen arteko bat izango. Bai ordea, rocka zer bihurtzen ari den eta aspaldi honetan nora doan serio demonio pentsaraziko didan garrantzitsuenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.