garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Guatemala

2016ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Aspaldian hango berri handirik ez eta Guatemalako diktadurako azken jenerala hil dela jakin du gizaseme gogaituak, albistegi digitalei begira: Oscar Mejía Víctores, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa leporatu bazitzaizkion ere, karguei aurre egin behar izan ez ziena.

Notiziari berari ezaxolati, lurraldeak berak jarri dio puntua, eta bere egiazko azken bidaia etorri zaio akordura, hain zuzen ere, Guatemalan barrena egindakoa, artean gazte eta erantzukizunei kateatu gabea zela. Tokitan gelditu da 80ko hamarkada hura, baina aise berritu ditu orduko bizipen, sentsazio eta egoerak. Adibidez, herrixka bateko biztanle guztiak militarrek hildako lau lagunen hiletan aurkitu zituztenekoa; gorpuei lur emateko ere sosik ez, eta eskean ari zirela bozgorailutik. Eta Atitlango sumendiaren inguruan entzun zituztela estreinakoz tiroak eta fusil-hotsak. Eta militarrak. Horiek nonahi eta beti agertzen zirela, asaltorako ekipotan. Eta lur oparo hartako jende xumeen eskuzabaltasuna, hain txiro baina inondik ere ez miserable, haien harrera bero baldintza gabea; Nikaraguara zihoazen brigadistekin topo egin zutenekoa...

Elkartasun giro hura non gelditu oteden galdezka ari zitzaion bere buruari,telefonoak revival hartatik supituan atera duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.