Miren Amuriza.
BIRA

Baldintzak

2017ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Aldats gora zailtzen zaionean, atzerantz begiratu behar izaten du ibiltariak ordura artean gainditutakoaz jabetu eta berriz ere abiadatxoa hartzeko. Hauexek, 1923. urtean, Espainiako eskola bateko Hezkuntza Kontseiluak andrazko bati irakasle moduan jarduteko betearazitako baldintzak: ez ezkontzea eta gizonezkoekin ez ibiltzea. Iluntzeko 20:00etatik goizeko 06:00ak bitartean, etxean egotea. Izozki dendetara ez joatea eta Kontseiluko lehendakariaren baimenik eduki ezean, hiritik kanpora ez alde egitea. Bere aita edo neba ez zen beste edozein gizonezkorekin autoan ez ibiltzea. Zigarrorik ez erretzea; garagardorik, whiskyrik eta ardorik ez edatea. Kolore bizidun arroparik ez janztea, ezta orkatiletatik bost zentimetro baino goragora gelditzen zitzaion soinekorik ere; azpiko gona bi eroatea, ilea ez tindatzea, makillajerik egundo ez erabiltzea eta ezpainak ez pintatzea. Ikasgela txukun eta epel mantentzea (arbela arratsaldero garbitzea, zorua erratzarekin egunero eta ur beroarekin astean behin pasatzea eta goizean goiz, umeak eskolaratu baino ordubete lehenago, sua piztea). Arau horietakoren bat hautsiz gero, indargabetu egingo zuten andereƱoaren lan-kontratua.

Aldatsean gora igarotako sasitzak ikusten ditu ibiltariak atzera begiratuta, zuri-beltzeko argazkiak irakasleak. Minbera zaizkie belaunetako, eskuetako urradurak. Ordea, indarra ere handixe datorkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.