garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Jakin-mina

2016ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Jakin-minak ez du oraindik definizio zientifikorik, eta garrantziaz jabetuta, haren bila abiatu dira neuro-ikerlariak, azken urteotako argitalpen mordoak frogatzen duenez. Momentuz, informazioa bilatzeko irrika hutsak baino, ikastera akuilatzen gaituen indarrak arduratzen ditu; galdetzeko ez ezik, erantzuna norbere kabuz deskubritzeko grinaren nondik norakoa esplikatzeak.

Bitxia baita itxura batean onuragarri jotzen dugun kontzeptuaren zama. Nagusiki bi jende multzori aitortzen zaie jakin-mina berezko dohain edo jokamolde naturaltzat: zientzialariei eta haurrei. Lehenak, zentzu praktikora lerratzera behartuta daude aspalditxoan, barne indar sortzaile hori erabilgarri bihurtzera eta etekin ekonomikoa emango duten asmazioak proposatzera. Haurrak, berriz, jakin-minaren funtzioa hutsaren hurrengotzat duen hezkuntza sisteman daude kateatuta, ikasgai eta azalpen katalogatuak besterik ematen ez dituzten eskoletan, non «zergatik flotatzen du hostoak uretan» galdetuz gero, «Arkimedesen printzipioagatik» erantzuten baita —eta haurra bide batez K.O. uzten—, Juan Melendez blogari eta dibulgatzaileak esango lukeen bezala.

Baina jakin-mina jende orori dagokio —animalia espezie askotxori ere bai—, eta haren gabezia depresioaren seinale izan liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.