Albistea entzun

BIRA

Otsailak 23

Garbine Ubeda -

2016ko otsailak 23

Gaur 35 urte, Tejero teniente koronela eta bere jarraitzaileak Espainiako kongresuan se-sienten-coño-ka sartu zirenean, nik ez nekien estatu kolpearen esanahirik. Zintzoki esan behar badut, ez nion taxurik hartzen inguruan bili-bolo zebilen harridurari, bestela ere ahaltsuak eta perrexila baino nonahikoagoak izaki guardia zibilak, gure herrian. Espainia ilunak urte luzetan eman dituen adibide gogoangarrietako bat gehiago zirudien, eta zalantzarik gabe horixe bera izan zen, indar faktikoen zirkua, paperezko demokrazia baten broma merkea, justizia sistemaren esperpentoa, indarrez nagusitzen saiatu ziren haiei ezarritako zigorrek frogatu zutenez.

Tejero jauna bost izardun hotelera eraman zuten kartzelara ordez. Burdinarik gabeko hainbat gela, sukaldea, sauna, berogailu sistema eta morroia jarri zizkioten, ardo garestiak eta itsaskiak erruz eskaini, nahi adina bisitari hartzeko ateak zabaldu. Halere, harentzat nahikoa pribilegio ez nonbait, kalerako bidea egiten hasia baitzen konturatu ginenerako. Hamar urteren buruan, damu izpirik agertu behar izan gabe hirugarren gradua hartuta, gauerdia baino lehen itzultzea beste penitentziarik ez zuen, txapelokerren Errauskinek.

Estatuaren makurkeriaren erradiografiarik fidelena dira espetxe politikak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...