Miren Amuriza.
BIRA

Arnasa

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ixiar Irulegiren elkarrizketa zekarren igandeko BERRIAk: 1975ean, artean Ikasle Abertzale Sozialisten Erakundeko kidea zela, atxilotu eta torturatu egin zuten. Asko kosta ei zitzaion bizitakoez hitz egitea, ordea, ia berrogei urteren ondoren, Arnasa hartzen izeneko ipuinean bildu zituen gertaturikoak: «Hilda nengoela uste nuen eman zidaten jipoiarekin. Halako batean, arnasa hartzen ari nintzela konturatu nintzen eta orduan jabetu nintzen bizirik nengoela».

Ez daukat, egia esanda, adierazpen horiei gehitzekorik (are gutxiago, irakurleen artean antzeko esperientziak bizi izan dituen bat baino gehiago egon litekeela jakinik) eta aitortu beharra daukat, besteenak agerian geratzen direnean nabaritzen ditudala, askotan, neuretzakotzat daukadan gorputz kolektiboaren zenbait zauri. Izango da, halaber, orbain horienak barik beste batzuen minak sentitzen dituen irakurlerik ere. Ordea, torturatuengandik dena delako distantzia ideologikora egon arren, euskal gatazkaren dimentsio politikoaren ebidentzia behar luke izan testigantza bakoitzak horientzat ere.

Aintzatestekoa da, noski, errekonozimendu ofizialik izango ez dutela jakinik ere, Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren, Ertzaintzaren eskuetan jasandako tratu txarrak salatzen dituztenen ahalegina. Baina hitz egiteko prest ez dagoenari ere, ez dakiola arnasarik estutu horregatik behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.