Miren Amuriza.
BIRA

Bizkarroia

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
New Yorkeko epaile batek arrazoia eman die asteon beren 30 urteko semea, etxetik alde egin zezan, salatu zuten senar-emazte batzuei. Mutilak ez zuen, antza, ezelako ekarpenik egiten (ez ekonomikoki, ez etxeko lanei zegokienez) eta gurasoak aspalditik ari zitzaizkion beharrean hasteko esaten. Semeak entzungor egiten zienez, gutun bat, bi, hiru, lau, bost bidali behar izan zizkioten kanporatze aginduaren berri emateko, ordea, gero eta gero ere, epaitegietaraino eroan behar izan dute. Sententzia errekurritzeko asmoa ei dauka gazteak.

Kasuaren hondo iluna albo batera utzita (zelan iristen da bat gurasoekin hain komunikazio urria eta, batez ere, hainbesteko deskontsiderazioa edukitzera?), ispilu efektua egingo dio, akaso, zenbaiti: noiz edo noiz gurasoeneko sofan jarrita egon eta aitatxok edo amatxok oinpeko hautsak garbi diezazkion (literalki zein metaforikoki) zangoak altxatu izan dituenari, adibidez.

Nago gutxi-gehiago kotoi artean hazi garen gazteoi kosta egiten zaigula seme edo alaba izateak ematen dizkigun pribilegioei uko egitea eta hala egin eta emantzipatzen garenean ere, ahalik lan gutxien egiten jarraitu gura izaten dugula. Ez alperrak garelako, e? Gutxirekin bizi gura dugulako baizik (urtean behin bizpahiru asteko opor-bidaia bat egiteko bezain gutxirekin). Ea zenbat langabetuk esaten duen gutxirekin bizi gura lukeela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.