Kimuak-en katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 78 filmen artean egin dute aukeraketa. Bi lan euskara hutsean daude; beste bi, erdara hutsean

Maddi Barberren 592 metroz goiti filmaren fotograma bat. BERRIA.
Peru Azpillaga Diez.
Bilbo
2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kimuak-ek aurkeztu du 2018ko film labur hautatuen uzta. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak babestutako 21. katalogoa da hau, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere film aukeratuak sustatuko ditu, eta zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko, nazioartean lanok ezagutarazteko.

78 filmek eman dute izena aurtengo katalogoan agertzeko, eta horietatik zazpi hauek aukeratu dituzte: Maddi Barberren 592 Metroz Goiti dokumentala; Josu Martinezen Ama —Joseba Sarrionaindiaren obran oinarritutako Gure oroitzapenak film kolektiboko piezetako bat—; Maria Elorzaren Ancora Lucciole dokumentala; Iban del Camporen Espedizio handia zientzia fikziozko lana; Migel Angel Jimenezen Kafenio Kastello fikziozko dokumentala; Sara Fantovaren No me desperteís; eta Pello Gutierrezen Zain komedia tristea.

Aurtengo katalogoan dokumentala eta fikzioa ageri dira, zenbait kasutan generoen arteko mugak hautsi egiten badira ere. Hizkuntzari buruz, Espedizio handia eta Zain euskara hutsean eginak daude; 592 metroz goiti eta No me desperteís euskaraz eta gaztelaniaz; Ama euskaraz eta frantsesez; eta gainerakoak erdara hutsean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.