ESANDAKOAK
Alemaniatik, Azerbaijandik, Ekuadortik eta Senegaldik Euskal Herrira bizitzera etorritako emakumeek bizipenak kontatu dituzte ikastaroan.
Ezin da betiko nortasunarekin bizi, nortasunak aldatu egiten dira, ohiturak aldatzen diren bezala; baliorik ez duena baztertu egin behar da. Gainean dugun oskola kenduta, barruan duguna erakutsi eta konpartitu egin behar dugu».
Petra Elser
Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria
Nire semeak azerbaijandarrak ala euskaldunak diren galdetzen didade kalean. Ez dira nire jarraipena, ezta aitaren jarraipena ere; beraz, haiek nahi dutena dira, inongo etiketarik gabe».
Tarana Karim
SOS Arrazakeria elkarteko kidea
Bizimodu berri batera hobeto egokitzeko, herrialde horretako ohitura eta tradizioak onartu behar dituzu. Horregatik, indigena askok beren hitz egiteko, espresatzeko eta janzteko modua ere aldatu egin dute. Denboraren poderioz, norberaren identitatea albo batera uzten da, bigarren lerroan».
Jessica Chalampuente
Ecuador Etxeko kidea
Senegalen borroka asko egiten da hizkuntzagatik. Azkenean, lortu dugu hizkuntza koloniala, frantsesa, kaleko lehen hizkuntza ez izatea, eta wolofera indartzea».
Aminata Diop Seck
Amher elkarteko kidea
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.