Pintura konbentzionala desagertu egin da ia Veneziako Biurtekotik

Atzo zabaldu zuten Arte Garaikideko bilgune garrantzitsua, eta azaroaren 24ra arte egongo da irekita

Agentziak
Venezia
2013ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Bi urtez behin arte munduko begirada gehienek Venezia izaten dute jomuga. Han izaten dute bazka kritikari, salerosle, eta zaleek. Atzo zabaldu zuten, eta Angola da aurtengo herrialde gonbidatua. Edson Chagas artistaren formatu handiko 23 argazki-posterrek egiten diote ongietorria Angolako pabiloira doanari. Kritikariak dantzan jarri ohi ditu gehienetan Biurtekoak, han agertu ohi diren proposamen berritzaileak edota ezusteko joerak direla eta. Aurtengo ezaugarri nabarmenena —nahiz eta kontu berria ez den—, pintura obra konbentzionalak ia desagertu egin direla. Batez ere, bideo lanak eta instalazioak ikus daitezke azoka osatzen duten 88 pabiloietan.

Publikoarentzat zabaldu aurretik, adituek, gonbidatuek eta kazetariek izan dute Biurtekoa bisitatzeko aukera, eta Vadim Zakharov errusiarraren guneak eskuratu du arretarik handiena. Txanponen euri jasa bat irudikatzen duen instalazioa dauka ikusgai. Mitologian eta Danaeren historian oinarrituriko artelana da, dirua eta boterearen arteko harreman ustelaz mintzo dena. Tino Sehgal artista ingelesa sarituko du aurtengo Biurtekoak Urrezko Lehoiarekin, eta Maria Lassnig eta Marisa Mertzen ibilbideak ere omenduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.