Askatasun eta erantzukizunean

Badira ohiko hezkuntza sistemaren aldean beste bide batzuk eskaini nahi dituzten proiektuak. Tokikoak eta txikiak dira, baina lan handia dago horien atzean. Ohiko eskolarekin kritiko izateak lotzen ditu denak muinean.

Bizi Tokiko umeak, artxiboko irudi batean. BIZI TOKI.
2015eko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herrian badira ohiko hezkuntza sistemari ordezko bideak eskaintzen dizkioten hamaika proiektu. Elkarren artean ezberdinak dira, bakoitzak baditu bere jarduteko moduak, ikuspegiak eta oinarriak. Hona hemen hiru adibide: Tximeleta, Zingira eta Bizi Toki. Berriozarren (Nafarroa) dago lehena, Orio eta Aian (Gipuzkoa) bigarrena, eta Behauzen (Nafarroa Beherea) hirugarrena.

Aintzat hartzeko moduko proiektuak dira. Izan ere, hezkuntza eztabaidagai garrantzitsua da. Egunkarietan, ikastetxe atarietan eta tabernetan ohikoak dira hizkuntza ereduari, curriculumari eta eredu pribatu edo publikoari buruzko eztabaidak. Hala ere, iritziak iritzi, ia ez da sekula zalantzan jartzen hezkuntza sistemaren oinarria bera. Zaila da ariketa hori egitea, azken finean gizartearen gehiena hezi baita antzeko eskola ereduan. Aldiz, haren izaera zurruna auzitan jarri, eta badira sistema horri buelta ematen dioten proiektuak, bai munduan, bai Euskal Herrian ere.

Tximeleta, Zingira eta Bizi Toki horren adibide dira. Proiektu txikiak dira, ikasle gutxi dituztenak, alegia. Baina eskola ereduaren errotikako aldaketa garatzen dute egunez egun. Ume txikiekin aritzen dira, baina, diotenez, esperientziak erakutsi die nerabezaroan ere baleko direla hezkuntza sistema horren bidez jasotako heziketaren zuztarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.