Libanon «iraultza sunita» babestea baztertu du Haririk

2014ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Siriako gerrak gero eta baldintzatuago dauka Libanoko politika. Buruzagi erlijioso salafistek —muturreko sunitak— eta Sirian borrokan ari diren EI Estatu Islamikoak eta Al-Nusra Fronteak Libanoko sunitei deia egin diete gobernuaren aurka «iraultza» egiteko, haien ustez herrialdeko agintea Hezbollah milizia xiitaren esku baitago. Talde horiek Libanoko 27 soldadu dauzkate bahituta abuztuaz geroztik. Soldadu horien bideo bat argitaratu dute, militar sunitei eskatzeko gobernuaren aurka matxina daitezela. Nagusiki sunitek babesten duten Etorkizuna alderdiko buru Saad Hariri lehen ministro ohia deialdi horien aurka mintzatu da. «Konplot susmagarri bat da Libanoko bizikidetza sistema bukatu eta sektarismoan oinarritutako miniestatuak sortzeko». «Konplota», ordea, Baxar al-Assad Siriako presidenteari egotzi dio.

Aspaldidanik, xiiten eta suniten arteko borroka sektarioen erdigunea iparraldeko Tripoli hiria da. Hiru eguneko borroken ondotik, armadak Bab al-Tebaneh auzoa kontrolpean hartu zuen atzo. Muturreko talde sunitekin borrokan ibili da Tripolin eta Siriako mugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.