Lurraldea eta Hizkuntza 3. jardunaldiak egin dituzte Donostian, UEUk, Uemak, Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Hiru urteko zikloari amaiera eman diote, «lurralde antolaketan ELEren balioa praktikan erakutsiz». Sei ondorio plazaratu dituzte.
Udalerri euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragiten duten faktoreak. Etxebizitzen hazkundea eta biztanle mugimendua. Hirigintza proiektuak gauzatu aurretik, beharrezkotzat jo dute mesede edo kalte egingo dieten neurtzea.
ELE: tresna eragingarria. ELE lehenetsi beharko litzateke, udal legearen7. 7. artikulua betetzeko, esaterako.
Udal legeak aukera interesgarriak zabaltzen ditu. 7. 7. artikuluan Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako betebehar orokorra ezarrita, Nafarroako araudian ELE jasotzeko urratsak egin beharko lirateke; Iparraldean aplikatzeko aukerak aztertu beharko lirateke.
Corpus juridikoan urrats berriak egin behar dira, udal legea garatzeko. Besteak beste, arnasguneak eta udal euskaldunak dekretuz definitzea; ELE zein kasutan aplikatuko den zehaztea; argitzea nori dagokion horiek lantzea; neurrien babes juridikoa bermatzea.
Euskararen plan sektoriala. Lurzoruaren Lege berriak ELE barne hartu beharko luke, horren aplikazioa derrigortuz; EAEko Ingurumen eta Lurralde Politikeko Sailak ELEren derrigortasuna txertatu beharko luke lurraldea antolatzeko gidalerro berrietan; era berean, plan sektorial bat garatu beharko luke euskararen arnasgune geografikoak babesteko, antolatzeko eta haiek zabaltzeko helburuarekin.
Prestakuntza eskaintzaren beharra. ELE egiteko ikasketak garatuko ditu UEUk, eta horiek «hizkuntza teknikariez harago» sozializatzeko beharra nabarmendu dute.
ONDORIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu