Estatuko fiskalak jaso ditu alderdien autoinkulpazioak

2014ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Estatuko fiskal nagusiakCiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako talde parlamentarioetako ordezkarien autoinkulpazio adierazpenak jaso ditu, eta Kataluniako Fiskaltzari igorri dizkio. Estatuko Fiskaltzak Artur Mas Kataluniako presidentearen eta haren gobernuko bi kontseilariren aurkako kereila ipini zuenean hasi zuten gainerako alderdi subiranistek elkartasunezko kanpaina. Jordi Turullek, Marta Rovirak, Dolors Camatsek eta David Fernandezek ere euren kabuz adierazpen bana aurkeztu zuten, azaroaren 9ko galdeketaren erantzukizuna euren gain hartzen zutela azalduz.

Orain, Estatuko fiskalak adierazi du jaso dituela gutunak, eta dagokion fiskaltzari emango dizkiola -Kataluniakoari-, egokien deritzon moduan tramita ditzan. Kargudun politikoez gain, dozenaka herritarrek ere aurkeztu dituzte antzeko gutunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!