GOGOETA BATZUK

2017ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Azken bi urte eta erdiko ekinbideetan gazteek egindako gogoetak Gazteak eta bakea liburuan bildu dituzte:

1. Gatazka. «Gure gatazka oso sakona da, eta eskatzen du dimentsio askotatik hausnartzea, bizitzaren eremu guztietatik».

2. Biolentziaren erabilera. «Gatazka bera baino okerragoa da ikustea, azkenean, ia-ia normaltasun osoz barneratu genuela errealitate biolentoa».

3. Identitatea. «Aniztasuna kudeatzen ikasi behar dugu: subjektibotasuna eta gure jarrera alderdikoiak gainditu».

4. Memoria eta biktimak. «Lan egin behar dugu memoria barneratzailea izan dadin, eta balio demokratikoak eta giza eskubideak izan daitezen memoria politika ororen ardatz».

5. Politikariak. «Ezinbestekoa da taburik gabe hitz egitea, gertatutako guztia argitu eta aitortzea, erantzukizunak hartu eta nahita eragindako sufrimendua konpontzea. Non daude, zer sentitzen dute oraindik hala egin ez dutenek?».

6. Bizikidetza soziala eta giza eskubideak. «Kontzientzia bakezalea berpiztu behar dugu: gure aldarrikapen guztiak kutsa ditzala kontzientzia horrek».

7. Espetxe politika. «Preso daudenak beren bizilekutik hurbilago dauden espetxeetara eraman behar dituzte, eta zigor batzuk berrikusi. Beste justizia eredu baterantz abiatu behar gara [...] Horretarako, noski, nahita eragindako sufrimendua aitortu beharra dago».

8. Komunikabideak. «Zintzotasuna eskatu behar diegu, diskurtso leheneratzaile eta eredugarriak zabaltzeko».

9. Hezkuntza. «Indarkeria eragiten duten faktoreak antzematen badakigu, zer sentiarazten digun badakigu, aukera dugu prebenitzeko. Zentzu horretan, ezinbestekoa da genero ikuspegitik irakurketa egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.