Gambian aro berri bat hasi da oposizioak bozak irabazi ostean

Erredakzioa
2016ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Aro berri bat hasi da Gambian. 22 urteren ondoren, oposizioak bozak irabazi ditu; UDP Alderdi Demokratiko Batuaren presidentegai Adama Barrow nagusitu zaio egungo presidente Yahya Jammehi, botoen %43,9 eskuratuta. Jammehek botoen %40,4 lortu ditu, eta azaldu du porrota onartuko duela, adierazpen publiko baten bidez.

Barrowen garaipenak Jammehen agintaldi luzearekin amaitu du. 1994an iritsi zen boterera, Dawda Jawara estatu kolpe baten bidez boteretik bota ostean. Herritarren etorkizuna hobetuko zuela eta desberdintasun sozialekin eta ustelkeriarekin amaituko zuela zin egin zuen; errealitatea, ordea, desberdina da, eta Gambia are behartsuago bat utzi du atzean. Presidente berriaren lehentasunetako bat izango da herrialdearen egoera ekonomikoa hobetzea, kanpainan hainbatetan azaldu duenez. Joan den apirileko protestetan izandako biktimentzat justizia eskatuko dute

NZAn jarraituko dute

Yahya Jammehik NZA Nazioarteko Zigor Auzitegitik ateratzeko prozedura abiatu zuen arren, presidente berriak prozesua geldituko du, UDP alderdiko bozeramaile Karamba Tourayk adierazi duenez. Horrez gain, Tourayk iragarri du Gambia berriz Commonwealthean sartzeko kudeaketak hasiko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.