Brasilgo Munduko Kopa. Kamerun 1. Brasil 4. Kroazia 1. Mexiko 3

Brasilek eroso, eta Mexikok azken uneko golekin, igaro dute lehen langa

unai zubeldia
2014ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Golak. 0-1: Neymarrek (16. min.). 1-1: Matipek (26. min.). 1-2: Neymarrek (34. min.). 1-3: Fredek (50. min.). 1-4: Fernandinhok (83. min.).

Golak. 0-1: Marquezek (71. min.). 0-2: Guardadok (75. min.). 0-3: Chicharitok (82. min.). 1-3: Perisicek (87. min.).

Brasil eta Mexiko. A multzoko bi selekzio horiek sailkatu ziren atzo final-zortzirenetarako. Kamerunek dezente estutu arren, eroso samar Brasil, Neymar, Fred eta Fernandinhoren golei esker (1-4). Eta, azken hogei minutuetan hiru gol sartuta, estuago Mexiko (1-3). Behin lehen langa igarota, Txileren aurka ariko da etxeko taldea final-zortzirenetan; eta Herbehereak izango ditu parez pare Mexikok, kanporaketa orekatu eta ikusgarrian. Kroazia, berriz, Rakiticek eta Modricek osatutako bost izarreko zelai erdiarekin, hasterako geratu da Munduko Kopatik kanpo.

Mexikoren aurka 0-0 berdinduta, zalantzaren bat edo beste bazegoen Brasilen inguruan, baina Neymarrek lasaitu zituen zaleak, lehen zatian bi gol sartuta. Hori bai, Masipek 26. minutuan partida berdindu zuenean (1-1), mamuren bat edo beste agertu zen Brasilian. Bigarren zatiaren hasieran sartu zuen Fredek 1-3koa (50. min.), eta orduantxe lasaitu ziren etxeko zaleak. Fernandinhok lortu zuen 1-4koa, 83. minutuan.

Azken unean, hiru gol

Brasilen baimenarekin, Mexiko-Kroazia partidan zegoen benetako tentsioa. Lehen zatian bereziki, itxia izan zen lehia, baina erabat merezita lortu zuen txartela Mexikok. Herrerak baloia langara (16. min.); Peraltak azken unean irrist goleko aukera argian (19. min.); epaileak adierazi gabe utzi zuen Srnaren penaltia (64. min.)... Estutu eta estutu, 71. minutuan iritsi zen Marquezen gola (0-1), eta jarraian iritsi ziren Guardado (0-2) eta Chicharitorenak (0-3). Perisicek sartu zuen Kroaziaren gol bakarra, 87. minutuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.