Brasilgo Munduko Kopa. Alemania 2. Ghana 2

Ghanak aurrera egiteko aukerei eusten die, Alemania estu hartu ondoren

Igor Susaeta.
2014ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alemania. Neuer; J. Boateng (Mustafi, 46. min.), Mertesacker, Hummels, Howedes; Kedhira (Schweinsteiger, 70. min.), Lahm, Kross; Goetze (Klose, 69. min.), Mueller eta Oezil.

Ghana. Dauda; Afful, Boye, Mensah, Asamoah; Muntari, Rabiu (Badu, 77. min.); Atsu (Wakaso, 73. min.), K. Boateng (J. Ayew, 52. min.), A. Ayew; eta Gyan.

Golak. 1-0: Goetzek (51. min.). 1-1: A. Ayewek (55. min.). 1-2: Gyan (62. min.). 2-2: Klosek (71. min.).

Epailea. Sandro Ricci (Brasil). Txartel hori bat bera era ez zuen atera.

Bestelakoak. 65.000 bat lagun, Fortalezako Castelao estadioko harmailetan.

Ghana zerbaitegatik heldu zen final-laurdenetara orain lau urteko Munduko Kopan. Ez zen kasualitatea izan. Horregatik, atzo, estu hartu zuen Alemania, lehiaketa irabazteko faboritoetako bat, eta gutxigatik ez zion irabazi, gainera. Berdinketak oraindik ere aurrera egiteko aukerei eusteko balio dio Ghanari.

Zoragarria, are hunkigarria, izan zen partida, jokalariek egindako esfortzuagatik. Hasi eta buka. Alemania hasi zen agintzen, baina, bere jokalarien bizitasuna eta sendotasuna baliatuz, James Akwasi Appiah Ghanaren hautatzaileak armiarma sarea josi zuen Lahm eta Krossen inguruan, eta alemaniarrek ez zituzten gol aukera gehiegi sortu; ghanarrek ere ez, baina bizpahiru susto eman zizkioten Neuerri, behintzat.

Bigarren zati eroan are oldarkorragi zelairatu zen Ghana. Lehen gola, ordea, Goetzek, atzetik sartuz baloia buruz errematatuta. Berdindu zuen Ghanak Andre Ayewren burukada ederrarekin, eta aurrea hartu, Gyanek Muntariren paseari amaiera fina eman ondoren. Klosek srtu zuena binakoa, buruz, korner batean —hamabost golekin, Munduko Kopetako golegi onena bihurtu da, Ronaldo brasildarraren marka berdinduz—. Biek izan zituzten aukerak partida amaitu bitarteko minutuetan, baina ezin hirugarrena sartu.

Portugal arriskuan

Portugalek AEBen kontra jokatuko da gaur Manaosen (00:00), eta galduz gero lehiaketatik kanpo geratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.